XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Proposamenen irekitzea eta azterketa.

Eskaintzen aurkezpen epea amaitu eta ondorengo lanegunaren 13etan Gipuzkoako Foru Aldundiko Jauregian lizitatzaileek aurkezturiko proposamenak irekitzeari ekingo zaio ekintza publikoan.

1 zkia. Gutunazalean aurkezturiko dokumentazioa egiztatzearekin emango zaio hasiera ekintzari, eta berau burutu ondoren lizitatzaile ez baztertuen 2 zkia.

Gutunazalak irekitzeari ekingo zaio, jarraian enpresa horien proposamen ekonomikoak irakurtzeari ekingo zaiolarik.

Horrela ekintza bukaturik, aurkezturiko proposamenak bidezko epaitza teknikoaren gai izango dira, organo eskudunari aurkeztuko zaiolarik lehiaketaren behin-betiko adjudikazioari buruz erabaki dezan.

Adjudikaziorako oinarrizko erizpideak.

1.- Lehiaketa hutsik deklaratzen ez badu, abantailatsuena erizten duen proposamenari adjudikatuko dio kontratua Administrazioak, proposamenaren balio ekonomikoa derrigorrez kontutan hartuko ez duelarik.

2.- Proposamen ekonomikoen kontestuaren barne adjudikazioa egiteko orduan kontutan hartuko diren oinarrizko erizpideak, ezarritako baldintza eta epetan obraren burutzapen egokiena segurtatzen dituzten garantiei dagozkienak izango dira.

Kontutan hartuko dira nahiz garantia orokorrak, entitate bakoitzari dagozkionak edo enpresa edo enpresa lizitatzaileen historialari buruzkoak, nahiz eskaintzaren barne aurkeztutako dokumentaziotik bereziki atera daitezkeenak.

Eragin hauetarako, obraren azterketa xehekatuaren eta langilego eta eskainitako baliabideekin koherentzian Lan Programaren garrantzia azpimarratzen da.

Espezifikoki, Klausula Administratiboen Pleguan espezifikatutako baldintzen arabera aurkeztutako eskaintza alternatiboen abantail erlatiboak baloratuko ditu Administrazioak.

Epeari dagokionean, aurrikusi urtekoei buruz finantzaketarengatiko gainkostuaren ebaluaketa arrazoitua eta espresoa eginez eraikuntz termino arrazoigarrietan murrizten duten eskaintzak hautatzeko joera edukiko da.

Proposamen ekonomikoari dagokionean, lehiaketatik obrarentzat eskainitako baldintza espezifikoetan deduzitu daitekeen balioari arrazoigarrien egokitutako eskaintzak hautatzeko joera edukiko da.

Adjudikazio koefizientea.

Abantailatsuena erizten den proposamenari adjudikatuz emango den ebazpenean, Administrazioak behin-betirako ezarriko du adjudikazio koefizientea.

Adjudikazio koefizientea, adjudikaziodunak bere proposameneko eskaintza ekonomikoan adierazi prezioaren eta Pleguan jaso bezala Proiektuaren kontratu bidezko Exekuzio aurrekontuaren zenbatekoaren arteko erlaziotik ateratzen dena izango da.

Era guztietara eta aurrekontuaren aldaketa suposatzen duten proposamen alternatiboetan bereziki, kontutan hartuko da proposamenaren eskaintza ekonomikoak ez duela adierazten obren burutzapenagatik jaso beharreko zenbatekoa, proposamen jakin horri dagokion aurrekontuari aplikatu behar zaion adjudikazio koefizienteak zehaztuko duen kontratuaren aurrekontuarekiko kozientezko zenbatekoa baizik.

Kontratu epeak Adjudikazio kontratuan bere kasuan adieraziko diren aldaketak kontutan izanik, Administrazioak onartutako proposameneko Lan programatik eratortzen diren nola azken epea hala partzialak izango dira kontratu epeak.